Shillong Indiako Gobernuz kanpoko “Bethany Society”

Inprimatu Email

KIRAN SHANTI yoga eskolak Shillong Indiako Gobernuz kanpoko “Bethany Society” erakundeari laguntzen dio kideek egindako dirulaguntzen bidez (meditazio klaseak, ea)

ong-bethans-society-kiranshanti-01Bethany Society 1981ean sortu zen minusbaliatu indigenen formakuntza integrala sustatzeko eta beraien giza eskubideak defendatzeko. Erakundearen lana, Meghalaya estatuko elbarrituei beste edozein pertsona bezala bere eskubideak eskaini eta bermatzean datza, egokiak diren aukerak emanez (osasun arloan, formakuntzan, etxebizitzan eta lanbide arloan), gizartean eskubide osoko kideak bezala integratu daitezen, aukeren berdintasunarekin (nahiz eta era desberdin batean behar bada), eta beraz, estatuko hiritar bezala konsideratuak izanez, eskubide eta betebehar berdinekin. Bethany Society-k elbarritasuna, hezkuntzaren parte bat bezala ulertzen du eta beraz, inklusiorantz lan egiteko estrategiak diseinatzen ditu.

ong-bethans-society-kiranshanti-02Bethany Society erakundea 1981ean sortu zen Cristo Jesús-aren Misiolari batzuen ekimenari esker, (bereziki Granadako Hna. Rosario López Herrera), Meghalaya-ko landalur urrunetan proiektu indibidualak burutzeko asmoarekin. Beraz, Bethany Society enda, kredo edo erlijio-bereizketarik rik gabeko pertsona-mota guztien garapen lanerako sortu zen.

Bost urte baina gehiagotan zehar, erakundeko kideek lan egin zuten oso zona urrunetako garapen programa desberdinetan, helduentzat eta amatasunaren kontuetako garapen programetako alfabetatze, komunitate osasun gaietan eta heziketan kontzentratuz. Ikuskapen-bidaietan zehar, erakundeko kideek ikusitakoaren arabera sinistezina zen mota guztietako elbarrituen kopurua zona hauetan (batez ere itsuak) inongo zerbitzurik gabe, ez gobernuak ez eta ong-ak eskainita. Kezkagarria izan, zen minusbalioen % 95a lortua eta ez jaiotzekoa zela aurkitzea.

Beatriz-ek hurrengo alorretan boluntario bezala lan egin zuen Bethany Society-rentzat 1998 eta 2001 bitarte eta gaur egun kontaktua eta kolaborazioa mantentzen ditu:

  1. Meghalaya estatuko landalur hurrunetatik etorritako haur hlebarrituentzat erresidentziak, heziketa espezializatu eta kalitateko bati aukera emateko.
  2. "Jyoti Sroat" itsuentzako eskola Shillong-en 150 ikaslerentzat.
  3. "SCHH" gor-mutuentzako eskola Shillong-en 100 ikaslerentzat. 
  4. Elbarritu helduentzat heziketa profesionalaren azpiegituraren eta kalitatearen hobekuntza.
  5. Elbarritu helduen birgaitzea, lanbide-heziketa eta bizimodua ateratzeko lanbide bat eskainiz.
  6. Komunitatean oinarritutako birgaitze programa desberdinen garapena, bi landalur zentrutan, bat Shillong-en bestea Tura-n.
  7. Elbarrituen eskubideen aldeko borrokarako legezko departamentua.
  8. Onuradunen osasun hobekuntza eta lortutako elbaritasunak errotik kentzea.

ong-bethans-society-kiranshanti-03

 

om  KiranShanti YOGA-BLOG

Yoga familian 2018

Hendaia euskaraz egitasmoaren barruan, Kiran Shantik, familientzako yoga sai...

4 eguneko Baraua

BARAUA
“Elikagaiek susperraldian indartu egiten dute, gaixotasunean ahuldu”<...

kontzertu terapeutikoa

El cuerpo físico está en continua vibración, de hecho cada célula está vibra...

Yoga gure eskoletan

2015tik Kiran Shanti yoga elkarteak, Iparraldeko eskoletan lan egiten du , esk...

yoga-blog-more-news-small
 

KiranShanti-ko azken berriak eta artikuluak

ezagutu nahi ?

Bisita ezazu gure Yoga Blog-a!

om-25

Hatha Yoga saioak, Meditazioa, Mantrak,
Yoga haurrentzat, Yoga emakume haurdunentzat, ...