4 eguneko Baraua

Inprimatu

fotoayuno

BARAUA
“Elikagaiek susperraldian indartu egiten dute, gaixotasunean ahuldu”
Atsotitz Hipokratikoa
ZERGATIK BARAUA?
Baraua gizadiaren egunerokoaren parte izan da betidanik, errito uneetan bereziki. Garizuma, garai haietako oroitzapen bat besterik ez da. Lurra, fruta eta barazkiez biluzien agertzen den garaian hain justu. Hori zen baraua egiteko une egokia. Neguko “despentsak” hustu eta lurrak oraindik bere lehen fruituak eman ez zituenea.
Baraua gorputz garbiketa, deskontaminazio mental eta argitasun izpiritual gisa erabili da beti.

 

Organismo osasuntsuak, zenbait egun edo asteetan, beharra dela eta elikagai gabe dagoenean, estuasunetik ateratzen laguntzen dioten beharrezko erreserba nutritibo gordailuak ditu beti.
Baraualdian zehar, azkartasun eta eraginkortasun handiagoarekin sendatu eta normalizatu dezake organismoak bere burua. Hondakin eta substantzia toxikoen kanporaketa eta ehun eta organoen konponketetako atzerapenetan eguneratu egiten da.
Barauarekin gorputzak ez dio elikatzeari uzten, bere erreserbez elikatzen baita. Bere berezko barruaz elikatzen da. Gorputzean metatutako erreserbak dauden bitartean barauaz hitzegiten dugu. Erreserbak amaitzen direnean, gorputza zati eta organo bizienak liseritzen hasten da. Aldi hau ahidura (inanicion) bezala ezagutzen da. Ahidura ez da gutxi gora-behera gorpuzkera normala duen pertsona batetan laugarren astea baino lehen agertzen.

Iturria: Zuahizpe

 

Zatoz gehiago jakitera eta apunta zaitez gure 4 eguneko baraualdira!

 

Apirilak 1    19:00 tan