Yoga familian 2019

Inprimatu

yoga familia

Hendaia euskaraz egitasmoaren barruan, Kiran Shantik, familientzako yoga saio bat antolatzen du martxoak 8 (4-8 urte) eta 13 an(9-12 urte) arratsaldeko 17h30tan.

Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egungo azelerazioa, estresa eta kontzentrazio eza gutxitzeko oso lagungarriak dira, baita familiako kide guztien arteko harremanak estutzeko ere. Hala, gure gorputzak arindu eta luzatzeaz gain, burmuina eta orokorrean osasunarenetzat hain garrantzitsuak diren isiltasuna, atentzioa ezartzea, gogoeta eta erlaxazioa lantzeko aukera izango dugu tailerrean.

Kiran Shanti-ren eskutik haur eta helduek elkarrekin tailer berezi hau bizitzeko aukera izango dute, eskola ordutegitik kanpo eta familian gozatuz. Animatu eta parte hartu!