Jaiotza Ondoko Yoga Zure Haurtxoarekin

Inprimatu Email

 

yoga-postnatal-1

Saio hauetan Yoga praktikatzen dugu haurtxoarekin. Txikien ondoan gure oreka eta armonia berreskuratzeko gunea da. Kaso egiten diegu garai honetarako bereziki ongarriak diren arnasketa ariketei eta yoga jarrerei, zoru pelbikoarekin egindako lanari, bizkarrari, sabeleko muskulaturari ea. Yoga iadanik ezagutzen duzuten amatxoentzat, haurtxoarekin batera eta taldean egindako praktikaz gozatu dezakezue; Yoga lehenago praktikatu ez duzuenentzat, aukera ona eta berezia da ezagutzeko. Zure gorputzaren oreka berreskuratzen lagundu dezakezu maila guztietan eta hoberena da haurtxoarekin batera egin dezakezula. Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria da.

 

 

¿Noiz hasi naiteke?

Jaiotza ondoko yoga saoiak erditu duen emakumearen egoerari adaptatzearen abantaila dute. Erditzetik igaro diren egunen arabera eta amaren osasun egoeraren arabera lan espezifikoa antolatuko da bere gorputza eta burua indarberritu daitezen lehenbailehen. 9 hilabeteko haurdunaldiaren eta erditzearen ondoren, emakumearen gorputzak normalizazio denboraldi bat behar du egindako ahaleginaz osatzen laguntzeko. Jaoitza ondoko errekuperazioa edo osatzea erditze naturalentzat 40 egun pasata hasi daiteke eta zesarea bitarteko erditze kasuetan gutxienez 3 hilabete igaro ondoren, beti ere zure sendagile-emagina ados badaude. Kasu gehienetan, hau da une egokiena estimultuago gaudelako, baina inoiz ez da berandu.

 

Jaoitza ondoko yogaren onurak 

Jaoitza ondoko yogaren onurak asanen bitartez, hau da, gorputz mugimenduari zuzendutako jarrera eta arikiten bitartez, anitzak dira. Garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:

1. Zoru pelbikoko giharrei tonua itzultzen die. Honela, inkontinentzia bezalako arazoak ekiditzen laguntzen.

2. Sistema hormonalaren zirkulazioa hobetzen du eta gogo-aldartearen aldaketak gutxitzen (jaiotza ondoko depresioa).

3. Sabeleko giharrei tonua itziltzen die. Muskulu hauei bere lekura bueltatzen laguntzen die, hala nola, hautxoei lekua egiteko baztertu diren sabeleko errai eta organoei.

4. Ehunak indartu eta bizkortu egiten diru. Asana desberdinak eginez forma berreskuratzen da.

5. Ehunen oxigenazio egokia ahalbidetzen du. Asana guztiak arnasketa ariketei lotuta doaz, aldi berean egin beharrekoak. Honela, gorputzeko organo eta ehun guztiak hobe oxigenatzea lortzen da.

6. Nerbio sistemaren oreka lortzen laguntzen du, estresa eta tentsioak askatuz. Egunero meditazioari minutu batzuk eskainiz lortzen da. Kontzentratzen laguntzeko irudi edo mandala bat begiratu daiteke edo mantra sinple bat errepikatu.

7. Erlajazio eta atseden egoera eraginten du, honek amaren bizitasuna eta energia gehiagotzen du.

yoga-postnatal-2

  

om  KiranShanti YOGA-BLOG

Yoga Eskolan

 

 

 

    2015tik Kiran Shanti yoga elkarteak, Iparraldeko eta Irungo zen...

Yoga familian 2019

Hendaia euskaraz egitasmoaren barruan, Kiran Shantik, familientzako yoga sai...

4 eguneko Baraua

BARAUA
“Elikagaiek susperraldian indartu egiten dute, gaixotasunean ahuldu”<...

kontzertu terapeutikoa

El cuerpo físico está en continua vibración, de hecho cada célula está vibra...

yoga-blog-more-news-small
 

KiranShanti-ko azken berriak eta artikuluak

ezagutu nahi ?

Bisita ezazu gure Yoga Blog-a!

om-25

Hatha Yoga saioak, Meditazioa, Mantrak,
Yoga haurrentzat, Yoga emakume haurdunentzat, ...